XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DESIRKUNDEZKO AKTA.- Zato, Jesus, zato ene bihotzerat; libra zazu bere gaitz guzietarik; bethe zazu graziez; khartsuki desiratzen dut zure errezebitzea.

KOMUNIONE ONDOKO AKTAK

ORAZIONEZKO AKTA.- Ene Jainkoa eta ene Salbalzalea, adoratzen zaitut ene bihotzean zarelarik, eta juntatzen naiz Aingeruek eta Sainduek zure ohoratzeko zeruan bihurtzen daitzuten adorazioneri.

ESKER ONEZKO AKTA.- Eskerrak deraitzut, ene Salbatzale maitea, zeren nitarat jin nahi izan zaren Komunione Saindu huntan.

Zer bihurtuko derautzut zure ongi-egin guzientzat?.

OFREIMENEZKO AKTA.- Jesus Jauna, emaiten nitzaitzu naizen guzia osoki, zu niri eman zaren bezala; egidazu grazia, zuretzat baizik ez bizitzeko.

AMODIOZKO AKTA.- Ene Jesus ona, maite zaitut ahalaz khartsuki; zure amodioaren suak bero, erre, suntsi dezala ene bihotza.

CHEDE ZINEZKO ETA GALDEZKO AKTA